Kosmologian, konstante kosmologikoaren arazoa edo hutseko katastrofea hutsaren energia dentsitatearen (konstante kosmologikoaren balio txikia) neurtutako balioaren eta eremu kuantikoaren teoriak (QFT, ingeleseko Quantum Field Theory) proposatzen duen zero-puntuko energiaren arteko desadostasunari deritzo.
Plank-en energia eta beste faktore batzuen arabera, diferentzia 120 magnitude ordenakoa izatera iritsi daiteke.[1] Egoera hori "teoria eta esperimentuaren arteko desadostasunik handiena zientzia osoan" eta "fisikaren historiako iragarpen teorikorik okerrena"[2] bezala deskribatzen dute fisikariek.